lupa
esp eus eng fr
Hasiera // Gatz-dastaketa

Gatz-dastaketa

Esperientzia honen bidez, Añanako Gatzaren sekretuak ezagutuko dituzu, adituek munduko gatzik onenetakotzat jotzen dutenarena, hain zuzen ere. Gatz Haraneko gatzak aspalditik seduzitzen ditu sukaldari entzutetsuenak, beren sorkuntzetan erabili eta mundu osoan sustatzen dutenak.

Dastaketa Euskal Herriko Unibertsitateko Zentzumenen Azterketarako Laborategiak (LASEHU) berariaz garaturiko metodologia baten bidez egiten da. Proba horrekin, modu erraz eta atseginean, baina baita profesionaltasunez ere, Gatz Haraneko gatz-mota desberdinen itxura eta usaimen-dastamen sentsazioak ebaluatzen dira; ondokoak dira gatz horiek: Gatz Minerala, Gatz Lorea, Gatz Likidoa eta Txuzoa.

Dastaketaren baitan, Gatz Mineralaren barietateen  azterketa dago, kaiena, tomate, baratxuri, belar fin eta Proventzako belar espeziekin uztartzen direnak; hala nola oliba berde eta beltzekin eta ardoarekin.

URTE OSOA IREKITA

GOI-DENBORALDIA:
Apirilaren 1etik urriaren 15ra, biak barne.
Ordutegia: 13:30
Eskaeraren araberako bestelako ordutegiak: 945 35 11 11 edo reservas@vallesalado.com.

BEHE-DENBORALDIA:
Gainerako urtealdian.
Ordutegia: 13:30.
Eskaeraren araberako bestelako ordutegiak: 945 35 11 11 edo reservas@vallesalado.com.

IRAUPENA:
30 minutu.

PREZIOAK:
Helduak: 3,5 €
Taldeak (10 lagunetik gora): 3,5 € laguneko
Murriztua: ikasleak, erretiratuak, langabeak eta minusbaliatuak: 3,5 €
12 urtera bitarteko haurrak, horiek barne, heldu batek lagunduta: 3,5 €

NAHITAEZKO BALDINTZAK:
Erreserba eta ordainketa on-line egin behar dira.
Bisita baino 15 minutu lehenago egon behar da Gatz Haraneko Bisitarien Zentroan.
Haurrek gutxienez heldu batek lagunduta egon behar dute. 

Información y reservas

Harremanetarako formularioa

945351111
Izena Abizenak
E-posta Telefono-zenbakia
Eremua
Zure kontsulta
Pribatutasun-politika irakurri dut eta onartu egiten dut
* Nahitaezko eremuak
Bidali
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN   ONARTZEN DITUT COOKIEAK    Más información