Teknika tradizionalen bitartez era naturalean ekoiztuta, sukaldari apartek eta adituek "munduko onenetariko bat dela" diote.
Añanako Gatz Haraneko gatza zeharo purua da, duela 200 milioi urte baino gehiagoko antzinako itsaso batetik baitator.
Añanako gatza Gatz Haraneko iturburuetatik jariatzen den gesal edo ur gaziaren lurrunketaren emaitza da.
Gatz Haranean, lau gatz-mota ekoizten dira: Iturburuko Gatz Minerala, Gatz Lorea, Gatz Likidoa eta Txuzoa. Ezagutu bakoitza gehiago.
Sartu eta ezagutu Añanako Gatzaren barietateak, errezetak zapore-, kolore- eta usain-ukitu berezi batekin egiteko.
Guztira 22 Michelin izar batzen dituzten sukaldari entzutetsuek Añanako Gatza baloratu eta beren jatetxeetan baliatzen dute.