lupa
esp eus eng fr

Eragile ekonomiko eta soziala

Gatz Haranaren balioespena aparteko balioa duen Paisaia Kulturalari eusten laguntzen ari da, baina, era berean, garbi erakusten du ondarean inbertitzea errentagarria dela, eta eragile boteretsua tokiko eta inguruneko komunitatearentzako garapen turistiko, kultural, ekonomiko eta sozialerako.

Gatz Harana Añanako eskualdean dago, Arabako landa-eremu batean, ekonomia tradizionalki nekazaritza eta arrantzako eta baso-ustiategiekin lotuta izan duena, eta, jakina, gatzaren ekoizpenarekin. Halere, azken urteotan, industria garapen-faktore garrantzitsua bilakatu da, eta argi eta tinko egin da turismo kulturalaren alde, neurri handi batean Gatz Haraneko Paisaia Kulturalaren ahalmenari esker.

Gatz Haranaren iraunkortasunaren leheneratzeaz eta balioespenaz gain, proiektuaren xede nagusietako bat beraren autofinantzaketa gero eta handiagoari laguntzeko baliabide ekonomikoak eragitea da, gero eta gutxiago egoteko erakunde publikoen mende. Turismoa, bisita gidatuen bitartez, eta gatzaren ekoizpen eta salmenta xede horri laguntzen ari zaizkio.

Baina Gatz Harana bada gai, halaber, tokiko eta inguruneko komunitatearen dinamizazio-eragile izateko, Herri Administrazioekin eta eragile publiko eta pribatuekin elkarlanean hainbat jarduera eta zerbitzu abiaraztea ahalbidetuta, Añanako eskualdea eta Araba nazioarteko lehen mailako helmuga turistiko eta kultural gisa kokatzen ari direnak.

Gatz Haranean, hiru jarduera ekonomiko eremu handi bereiz daitezke: mantentze- eta kontserbazio-lanak, turismo kulturala eta elkarturiko zerbitzuak eta gatz-ekoizpena. Esparru horiek jarduera, enplegua, prestakuntza eta garapen soziala eragiten ari dira, zuzenean haranean bertan eta zeharka Gesaltza-Añana herrian eta ingurunean.

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN   ONARTZEN DITUT COOKIEAK    Más información