lupa
esp eus eng fr

Legezko oharra

1-. Informazio orokorra.

Webgune honen titulartasuna AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOArena da (Miguel Díaz de Tuesta plaza 1, 01426 Añana (Araba); IFK G01458454;  Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F-235 zenbakiaz izena emana; 945351413 eta fundacion@vallesalado.eus). Kontratazioa online eginez gero, edozein kontsumitzaile edo erabiltzailek adieraz ditzake bere kexak eta eskaerak, edo informazioa eskatu aipatu bitartekoaren bidez eskainitako edo kontrataturiko ondasun edo zerbitzuen gainean.

Webgune hau edota bertako edozein azpibarruti, mikrosite edota azpiatal erabiltzean, Lege-ohar honetan bilduriko erabilera-baldintzak irakurri, ulertu eta onartu dituzula ulertuko da, inolako mugarik edo eragozpenik gabe, baita webgune honetan bertan eskura duzun Pribatutasun-politika ere (espresuki gomendatzen dizugu irakurtzea). Webgunea erabiltzean, Lege-oharra eta Pribatutasun-politika onartzen ari zara, sartu zarenean indarrean izan diren bertsioetan, webguneko zenbait zerbitzu erabiltzeko ezar litezkeen baldintza zehatzak alde batera utzi gabe, zeinak aurretik onartu beharko dituzun zerbitzu horiek erabili ahal izateko.

Lege-ohar honetako zehaztapenekin ados egon ezean, mesedez, ez erabili webgunea; bestela, berriz diogu, Lege-oharrean eta Pribatutasun-politikan jasotako legezko zehaztapenak onartzen ariko zara.

AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAk webgune honetan ageri diren zehaztapenak eta baldintzak aldatzeko eskubidea du, baita edonoiz eta aurrez ohartarazi gabe edukiak eta informazioa zabaltzekoa ere, eta, beraz, maiz kontsultatzea gomendatzen du aldaketarik izan den jakiteko.

Jarduera ez dago aurretiazko inongo baimen administratiboren mende, ezta ezein jokabide-koderi loturik ere, fede eta ohitura onei nahiz Kode Zibilari salbu. Titularrak ez du bitartekaritza- edo ostatu-zerbitzurik ematen.

2.- Komunikazio komertzialak eta publizitate-edukiak.

AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAk jakinarazi nahi die erabiltzaileei, Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeari jarraiki, Fundazioaren zerbitzu eta jarduerei buruzko informazioa bidaliko diela. Gure zerbitzu eta jarduerei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, bidali e-posta fundacion@vallesalado.eus helbidera, mesedez.

Publizitatea: webguneak publizitate-edukiak edo babesleak izan ditzake. Iragarleak eta babesleak dira webgunean sartzeko bidaltzen diren materialek kasu bakoitzean aplikagarriak izan litezkeen lege eta onespenak betetzen dituztela ziurtatzeko arduradun bakarrak. Webgunearen titularrak ez du bere gain hartuko publizitate-edukiek edo babesleek izan dezaketen ezein akats, zehaztugabetasun edo irregulartasunen gaineko erantzukizunik. Ez du bere gain hartuko, halaber, publizitate-materialak edo bestelako materialek webgunearen erabiltzaile edo bisitariei eragin ahal dieten edozein kalteren gaineko erantzukizunik.

3.- Jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak.

Webgune hau osatzen duten edukiaren eta osagaien jabea AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOA da, eta, beraz, hark du webguneko orrien jabetza intelektual eta industriala, eta, bereziki, iturri-kode, testu, irudi, diseinu, logo, programa informatiko, animazio, datu-base, marka, izen komertzial edo ezaugarri bereizle, soinu eta gainerako elementu grafiko zein soinuzko guztiena. Zerrenda hori ez da itxia, adibidea baino ez da, eta aipatu elementuak behar bezala babesturik daude, Jabetza Intelektual eta Industrialari buruzko espainiar eta nazioarteko araudiei jarraiki.

Erabiltzaileak edukiak arduraz eta egoki erabili behar ditu, legeari, moralari eta ordena publikoari jarraiki. Erabiltzaileak baimena du AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAren webgune honetako informazioa ikusteko, baita erreprodukzio pribatuak egitekoa ere (deskargatu eta sistema informatikoan gorde, besterik ez), betiere elementuak erabilera pribatura mugatzen badira eta kazetaritza-helburuekin baino ez badira baliatzen, kasu bietan haien osotasuna errespetaturik eta jatorrizko iturria AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAren webgune hau dela zehazturik. Debekatuta dago edonolako erabilera okerrik eta webgunearen izaeraren aurkakorik.

Debekaturik dago, aurreko paragrafoan espresuki ezarritako helburuetatik at, webguneko edukia erabiltzea, hedatzea, eraldatzea eta hirugarrenei lagatzea, baita erreproduzitzea, transformatzea edo edozein bide eta teknologia bidez publikoki jakinaraztea ere, AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAren aurretiazko berariazko baimena izan gabe. Testu honen aurkako edozein ekintzak jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei dagokien araudia urratzea ekarriko luke.

Dena dela, badago webgune hau erabiltzea bere osotasuna errespetatuz eta jatorrizko iturria AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAren webgune hau dela zehaztuz gero. Debekatuta dago edonolako erabilera okerrik eta webgunearen izaeraren aurkakorik.

AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAk bere eskubideak babesteko beharrezko lege-akzioak egikaritzeko eskubidea du.

4.- Ardura.

a) Orokortasunak.

AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAren interesa da webgune hau ahalik eta eraginkorren ibiltzea, eta sorreratik izan duen helburua betetzea, baina ez du bere gain hartuko webguneak izan ditzakeen behin-behineko akats tipografikoen, formalen edo zenbakizkoen gaineko erantzukizunik, ezta bere funtzionamenduarekin loturiko balizko disfuntzio edo anomalien gainekorik ere.

AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAk ezin du bermatu webgunea eta zerbitzaria birusik gabe egotea, eta ez du bere gain hartuko bertara sartzeagatik eragindako kalteen edo bertara sartu ezin izatearen gaineko erantzukizunik.

Erabiltzaileak leialki eta legitimoki erabiliko du webgune hau, legeen eta trafiko-erabileren arabera; era berean, AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAren edo hirugarrenen irudia, interesak edo eskubideak kalte litzakeen ezein jarrera ez izateko betebeharra izango du, bai eta webgune honen erabilera normala ez kaltetzekoa, erabilezin ez bihurtzekoa, ez gainkargatzekoa edo ez eragoztekoa ere.

AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAk webgune honetan ageri diren zehaztapenak eta baldintzak aldatzeko eskubidea du, baita edonoiz eta aurrez ohartarazi gabe edukiak eta informazioa zabaltzekoa ere, eta, beraz, maiz kontsultatzea gomendatzen du aldaketarik izan den jakiteko. Erabiltzaileak webgunean erants litezkeen lege-ohar eta erabilera-baldintza berriak irakurri beharko ditu. Bestela, webgunean sartu eta erabiltzeari utzi beharko dio, eta AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAk ez du inolako erantzukizunik izango. Are gehiago, eskubidea du webgunea bertan behera uzteko eta edukietarako sarbidea zein bertatik ematen dituen zerbitzuak amaitzeko.

b) Estekak eta hiperestekak.

AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAren webguneek hirugarrenen webguneetarako sarbidea eman dezakete, zure interesekoak izan daitezkeelakoan edo gure webguneetako zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoak izanez gero, baina webgune horiek ez ditugu inola ere guk zuzentzen.

Aipatu esteken helburua izan daiteke interesekoak izan dakizkizukeen baliabideen Internet bidezko bilaketa edo AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAren webguneetako zerbitzu jakin batzuen kudeaketa erraztea. Adibidez, AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAk edo bere erakunde laguntzaileren batek sustatu zein antolaturiko ekitaldi edo jarduera izapidetzea, ordaintzea eta izena emateagatiko fakturatzea.

Dena dela, aipatu webguneok ez dira AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOArenak eta, beraz, hark ez ditu edukiak ikuskatzen. Horregatik, ez du haien gaineko inongo erantzukizunik, ezta behar izan denean emandako bertan ageri diren zerbitzuen, estekaturiko webgunearen funtzionamenduaren, egin dezaketen datuen erabileraren, egin ditzaketen arau-hausteen edota bertara sartzeagatik eta erabiltzeagatik sor litezkeen kalteen gainekorik ere. Esteka egoteak ez dakar AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAren eta edukien edo edukiok dauden webguneen titularren arteko harremanik.

Beraz, AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAk ez du estekaturiko webguneekin zerikusia duen inolako ardurarik, eta ez da horien funtzionamenduaren, edukien eta zerbitzuen erantzule, ezta webgune horietan ageri diren estekena ere.

Irakurri, arren, webgune horietako lege-oharrak eta, bereziki, pribatutasun-politikak, zure datu pertsonalak bertan sartu baino lehen, eta, zalantzarik baduzu, jar zaitez zuzenean harremanetan webgune horiekin beren pribatutasun-politikei buruzko informazio gehiago jasotzeko.

Erabiltzaileak estekaturiko webgune baten edukien, zerbitzuen edo bestelako jardueren edozein ez-zilegitasun edo desegokitasunen berri  badu, berehala jakinarazi beharko dio AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAri, egoki deritzen neurriak har ditzan.

Espresuki debekatua dago http://vallesalado.comwebguneko orrialde bat AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOArena ez den beste batean aurkeztea ('framing' teknikaren bidez zein helburu bera duen beste edozeinen bidez), bai eta http://vallesalado.combidez zabalduriko edozein eduki beste webgune batean "in line linking" teknikaren bidez edo helburu bereko besteren baten bidez sartzea ere, AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAren baimen argirik gabe.

Webgune hau erabiltzean erabiltzaileak dokumentu hau poliki irakurri duela eta bertako aholkuak ulertu eta jarraitu dituela ulertzen dugu. Datu-babeserako politika honekin edo bertan emandako aholkuekin bat etorri ezean, ez erabili gure webgunea, mesedez.

6 .- Jurisdikzioa eta eskumena.

Baldintza hauen interpretazioaren zein webgune honetako zerbitzuekin zerikusia duen beste edozeren gainean gatazka izanez gero, Jurisdikzio eta Araudi aplikagarria espainiarra izango da, eta Auzitegi eskuduna, berriz, Gasteizkoa.

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN   ONARTZEN DITUT COOKIEAK    Más información