Gesaltza-Añanan (Araba-Euskal Herria) kokatuta, Gasteiztik 30 kilometrora, gatzaga honetan milaka urtez ustiatu ditu gizakiak ur gaziaren iturburuak, bizitzarako funtsezko produktu bat eskuratzearren: gatza.
Sartu eta ezagutu Gatz Harana, gatzaren paisaia paregabea, munduan bakarra, milaka plataforma edo larrainek, iturburuk, ubidek, putzuk eta biltegik eratua.
Añanako gatzagak munduko gatz-fabrika zaharrenetakoak dira, 7.000 urte baino gehiago daramatzate “urre zuria” etengabe ekoizten.
2009an eraturiko irabazi asmorik gabeko erakundea, eragile turistiko, kultural, ekonomiko eta soziala den toki berezia leheneratzeko, kontserbatzeko eta balioesteko.
Gatz Harana jardunbide egokien eredu da ondarearen arloan, ezin hobeto uztartzen baititu haren ezaugarrien kudeaketa eta balioespena.
Ikus itzazu Añanako Gatz Haranak historia luzean jaso dituen sariak.
Bisitatu gure Babes Programa. Aukera izango duzu gatzagak leheneratzeko eta balioesteko prozesuan zure gatz-alea jartzeko.