lupa
esp eus eng fr

Patronoak

Añanako Gatz Harana Fundazioaren patronatua lau patronok osatzen dute egun: Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Gesaltza-Añanako Udalak eta Gatzagak gatz-egileen elkarteak.

Arabako Foru Aldundiak sustatu du proiektua hasieratik, eta bere gain hartu du zama ekonomikoaren eta erantzukizunaren zati handi bat 2009an Fundazioa sortu arte eginiko lanetan.

Eusko Jaurlaritza, nagusiki Ingurumen eta Kultura sailen bitartez, 2013tik da Fundazioaren patronatuko kide. Bere laguntza ekonomiko eta instituzionala, halere, leheneratze-lanen hastapenetatik jaso da.

Beste biek, alegia, Añanako Udalak eta Gatzagak gatz-egileen elkarteak, zeharkako ekarpena egiten diote finantzaketari, baina, batez ere, Fundazioak garatzen dituen jarduera guztietan laguntzen dute. Gatzagaken kasuan, kontuan eduki behar da, gainera, larrainen jabetza dohaintzan eman duela.

Patronatuaren egiturak eta beraren laguntzaile estrategikoek bermatu egiten dute proiektuak Herri Administrazioen inplikazioa eta laguntza ekonomikoa izatea, hala nola erabateko babes soziala.

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN   ONARTZEN DITUT COOKIEAK    Más información