lupa
esp eus eng fr

Añanako Gatz Harana Fundazioa

Añanako Gatz Harana Fundazioa da gatz-ustiategiaren iraunkortasuna leheneratzeaz eta joandako mendeetan oro har izandako maila onera berriz eramateaz arduratzen den irabazi asmorik gabeko erakundea; helburu horiek lortzeko, toki- eta eskualde-mailako garapen-irizpideak baliatzen ditu. Fundazioa 2009ko apirilean sortu zen, eta Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Gatzagak gatz-egileen elkartea eta Añanako Udala ditu patrono.

- Lehenbizikoa, 2000 eta 2004 artean garatu zuen diziplinarteko profesional-talde batek, “Gatz Haranaren Leheneratze Integralerako Plan Zuzentzailea” idatzi zuenak, ondasunaren ondare materiala eta ez-materiala dokumentatzeko eta ikertzeko eta Gatz Haranari etorkizuna ahalbidetzen dioten zuzentarauak ezartzeko

- Bigarrenean (2005-2008), Plan Zuzentzailean agindutako jarduketen arteko zenbait abiarazi ziren, baina, batik bat, gatzagen etorkizuneko kudeaketarako oinarriak finkatu ziren.

- Hirugarrena, 2009an hasi zen, Añanako Gatz Harana Fundazioaren eraketarekin batera, haranaren kudeaketaz, leheneratzeaz eta balioespenaz ardura dadin.

Fundazioak, haranaren jabe bakarra den heinean, hiru helburu handi ditu:

- Lekuaren kultura material eta ingurumenezkoa leheneratu eta kontserbatu, haren iraunkortasuna bermatzeko.

- Teknika tradizionalak baliatuz, modu iraunkorrean eta gatz-egileen milaka eta milaka urtetako “jakinduria praktikoa” errespetatuz, kalitate handiko gatza ekoitzi; gatz horren salmenta proiektuaren autofinantzaketari laguntzen ari zaio.

- Herritarrei irekitako leheneratze-planteamendua oinarri, ekimen kultural eta turistikoak garatu, eskualdeko garapen sozial, ekonomiko eta turistikoaren eragile izaten ari direnak.

- Hastapenetatik, Fundazioak argi izan du bere helburuak ezin zuela Gatz Harana bakarrik izan, eta askoz harago joan behar zuela. Lanean urteak eman ondoren, frogatuta dago Kudeaketa Planean, alegia, 2013an Plan Zuzentzaileko (2000-2004) zuzentarauak eguneratu zituen dokumentuan ezarritako ibilbidea betetzeak funtsezkoa bihurtzen duela Gatz Harana Arabaren eta Euskal Herriaren dinamizazio turistiko, kultural, ekonomiko eta sozialerako.

Epe luzerako jarduketa-egutegia osatuta, Añanako Gatz Harana Fundazioak herritarrei irekitako hainbat ekintza ere sustatzen ditu, ikuspuntu sozial, funtzional eta paisajistikotik. Aldi berean, ikerketak ere garatzen ditu; ekoizpen- eta eraikuntza-sistema tradizionalak errespetatzen eta hedatzen ditu; eta beste baliabide batzuk bultzatzen ditu, modu koordinatuan funtzionatuz munduan parekorik ez duen Paisaia Kultural honen balioespenean laguntzen dutenak.

Harremanetarako formularioa

Izena Abizenak
E-posta Telefono-zenbakia
Eremua
Zure kontsulta
Pribatutasun-politika irakurri dut eta onartu egiten dut
* Nahitaezko eremuak
Bidali
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN   ONARTZEN DITUT COOKIEAK    Más información