Irten eta ezagutu Gatz Harana era guztiz ezberdinean. Esperientzia bikoitz sinestezina prestatu dugu zuretzat. Errealitate birtual liluragarriko bisita bat, ordu-erdikoa, eta gatzagetan barrena egindako bisita laburra. Ibilbide horri esker, Gatz Haranaren eta Añanako Gatz ezagunaren sekretuak ezagutuko dituzu.
Errealitate birtualeko esperientzia paregabe eta liluragarri batean murgiltzeko aukera izango duzu. Gesala bihurtu arte, lurzoruaren bihotza zeharkatzen duen ur tanta geza batean bihurtuko zara. Horrela, mundu mailan bakarra den gatz paisaia honen zazpi milurteko historiarekin zur eta lur geldituko zara.
4k ikus-entzunezko kalitate eta bereizmen handiko betaurrekoez baliatuta, Txema Blasco aktorea, gatz-egilearen papera jarraituz, Gatz Haraneko berreskuratze proiektua erakutsiko dizu. Gainera, gatz-ustiapenaren barrenetik lagunduko zaitu, zure begiez egiaztatzeko zergatik Añanako Gatza munduko gatz onenetako bat den.
Errealitate birtualeko bideoaren ondoren, Gatz Haraneko bidezidorretan barrena ibili ahal izango zara, munduko gatzik zaharrenaren eta bitxienaren paisaia ezagutzeko.
URTE OSOA ZABALIK
GOI SASOIA Martxoaren 22tik Urriaren 13ra
Egunero 13:00 eta 16:00etan
ERDI SASOIA Urriaren 14tik abenduaren 8ra. Martxoaren 1etik 21ra
13:00etan egunero
13:00 eta 16:00etan asteburuetan.
BEHE SASOIA Abenduaren 9etik otsailaren 29ra
13:00etan asteburuetan
IRAUPENA:
30 minutu errealitate birtuala + gatz harana bisita
PREZIOA:
Prezio bakarra guztiontzat: 9 €
Sarrera murriztua 7,50€:
-Umeak 7 eta12 urte bitarte:
- 11 lagunetik gorako taldeak
- Erretiratuak, langabetuak, ikasleak eta ezgaitasuna duten pertsonak(beharrezkoa da hauek egiaztagiria aurkeztea)
Ez da gomendatzen 6 urtetik beherakoentzat