Abantailak, onurak eta babes-maila
Zer dakar Gatz Haranaren Lagun izateak?
- Munduan parekorik ez duen paisaia kultural baten leheneratze, kontserbazio eta balioespenari laguntzea eta horretan parte aktibo izatea.
- Euskal Herriarentzako proiektu estrategiko bat babestea, errentagarritasun ekonomiko eta sozialaren adibide dena.
- Esparru baten eta bere ingurunearen garapen turistiko, kultural, ekonomiko eta sozialari ekarpena egitea, haien ondare- eta ingurumen-balioekiko begirune eta haien hedapen premisaren arabera.
- Aparteko balioa duen gatz-ustiategi baten garapen iraunkorrari laguntzea eta bizirik iraunaraztea milaka urteko lanbide eta kultura baten eta tradizio batzuen oroimena.
- Gatz Harana ezagutzea, bizitzea, babestea, ezagutzera ematea eta gozatzea, etorkizuneko belaunaldiei balio mugagabeko ondare- eta kultura-ondasuna uzteko asebetetzearekin.
Zein ekarpen egin behar dut?
- Txartel pertsonalizatua abantaila guztiekin.
- Fundazioak antolaturiko ekitaldi eta gertakizun publiko guztietarako gonbidapena.
- Gatz Haranerako bisita orokorrean eta iturburuetako ibilbidean:
doako sarrera txartelaren titularrarentzat.
% 20ko deskontua berarekin datozen lagun guztientzat.
- Gatz Haraneko Gatz Span:
doako sarrera txartelaren titularrarentzat.
% 20ko deskontua berarekin datozen lagun guztientzat.
- Bisitarien Zentroan Añanako Gatza erostean:
% 10eko deskontua txartela erakustearekin batera.
- Zerga-onurak:
% 30eko kenkaria Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergan (PFEZ).
- Gatz Haranaren Newsletterraren aldizkako bidalketa.