lupa
esp eus eng fr
Hasiera // / Hezkuntza programa

Hezkuntza programa

Gatz Haranaren zientzia ikasgelan

Zientzia leku guztietan dago. Premisa erraz honetatik abiatuta, Gatz Harana Fundazioak Vital Fundazioarekin elkarlanean, ikasgeletara hezkuntza edukiak eramatea helburu duen prestakuntza programa bat prestatu du. Helburua, UPV/EHUk munduan aire zabalean dagoen ikerketa-laborategirik garrantzitsuenetakotzat jotzen duen ingurune zientifiko, kultural eta natural paregabean, urteetan metatutako esperientzia partekatzea da, zientziaren arlo askotan dituen ahalmen handiengatik.

Horretarako, gai horiek lantzeko tailerrean oinarritutako metodologia erabiltzen duten unitate didaktikoak diseinatu ditugu, ikastetxeek beren eguneroko hezkuntza-jardueran garatzen dituzten edukiak osatzeko.

Gastronomia osasungarria, paleontologia, ohiko lanbideak, naturaren zientziak, osasuna eta giza gorputza dira taldeka segurtasun osoz lantzeko proposatzen ditugun gaiak.

Gure gatz-alea jakintza-pilula gisa jarri nahi dugu, talde-lan ikertzailea, ekimen eta iraunkortasun izaera, malgutasun intelektuala eta ikaslearen gogoetarako eta kritikarako gaitasuna pizteko, bai eta argudioen bitartez ideiak eztabaidatzean besteen iritziekiko errespetua sustatzeko ere.

Unitate didaktiko bakoitza etxean edo gelan bertan egin daitezkeen jarduerekin osatzen da, eta erronka bat proposatzen du edukiak indartu eta jarduera tailerraren iraupenetik harago hedatzeko.

Material guztiak barne daude, erronkak gauzatzeko beharrezkoak izan daitezkeenak izan ezik.

Babeslea:
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN   ONARTZEN DITUT COOKIEAK    Más información