ABANTAILAK, ONURAK ETABABES-MAILA
Zer dakar Gatz Haranaren Babesle Estrategiko izateak?
- Munduan parekorik ez duen paisaia kultural baten leheneratze, kontserbazio eta balioespenari laguntzea eta horretan parte aktibo izatea.
- Euskal Herriarentzako proiektu estrategiko bat babestea, errentagarritasun ekonomiko eta sozialaren adibide dena.
- Esparru baten eta bere ingurunearen garapen turistiko, kultural, ekonomiko eta sozialari ekarpena egitea, haien ondare- eta ingurumen-balioekiko begirune eta haien hedapen premisaren arabera.
- Aparteko balioa duen gatz-ustiategi baten garapen iraunkorrari laguntzea eta bizirik iraunaraztea milaka urteko lanbide eta kultura baten eta tradizio batzuen oroimena.
- Gatz Harana ezagutzea, bizitzea, babestea, ezagutzera ematea eta gozatzea, etorkizuneko belaunaldiei balio mugagabeko ondare- eta kultura-ondasuna uzteko asebetetzearekin.
Babes-maila
Larrain-multzoa.
Irudi korporatiboaren hedapena
- Interneten, gure webgunearen eta sare sozialen bidez.
- Gatz Haranaren kultur-hedapenerako gure kanpainetan.
- Sustapen-ekitaldietan, nazioarteko azoketan, prentsa idatzian, etab.
- Txertaketa argitalpenetan.
Zein onura dakarkit?
- Identifikazio-plaka baten ezarpena Gatz Haranean.
- Urtero, produktu-sorta bat opari.
- Gonbidapenak Fundazioaren ekitaldi eta gertakizun guztietarako.
- Urtero, 75 sarrera Gatz Haraneko Bisita Gidatura dohainik sartzeko.
- Zerga-onurak: gastu kengarria ekarpenetik + % 18ko kenkari gehigarria (lehentasunezko jarduera).