AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAn, ematen dizkiguzun eta erabiltzen ditugun datu pertsonalen pribatutasuna babesteko eta egokiro erabiltzeko konpromisoa dugu, hala webgune honetan nola bertako azpibarrutietan, offline, adibidez.
1.- Zure onespena.
Mesedez, irakur ezazu arretaz politika hau, eta ziurtatu ulertu duzula eta ados zaudela, zure datu pertsonalak eman baino lehen. Ados egon ezean, ez erabili ez webgune hau ez bertako zerbitzuak, eta ez eman zure daturik. Webgune honetan sartzea, bertako edozein zerbitzu erabiltzea edo zure datuak online nahiz offline ematea zure datuak gero aipatuko diren helburuetarako erabiltzeko onespentzat joko dugu (beharrezkoa denean).
2.- Nor da zure datuen erabileraren arduraduna?
AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOA
Posta-helbidea: Miguel Díaz de Tuesta plaza 1, 01426 Añana (Araba)
Helbide elektronikoa: fundacion@vallesalado.eus
3.- Nola lortu ditugu zure datuak?
Interesdunak berak emanda: dagoeneko gure jardueretan parte hartu baduzu, zeuk eman dizkiguzu gure zerbitzuak eskatzeko, offline zein online, eta gure arteko kontratu-harremanari eutsi ahal izateko.
Datuak webgune honen edo bertako edozein azpibarrutiren bidez eman badizkiguzu, informazioa biltzen dugu, adibidez, webgunean sartzean, datu pertsonalak eskatzen dituen edozein inprimaki betetzean, gure ekitaldi edo jardueretan izena ematean edo gurekin e-posta bidez zuzenean komunikatzen zarenean.
Zure datu pertsonalak ematean, informazio hori emateko gaitua zaudela eta informazioa benetakoa, egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela bermatzen ari zara, hala nola ez duela inolako lan-murrizketarik edo hirugarrenen eskubiderik urratzen, eta konpromisoa hartzen ari zara beste Erabiltzaile batzuen tokian ez jartzeko webgune honetako zerbitzu edo edukietan sartzeko haien datuak erabiliz.
Zure datuak zuzen eta eguneraturik izan behar dituzu. Hala izan ezean, AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAk ez du horren gaineko inolako erantzukizunik izango.
Hirugarren batek emanda: interesdunak berak barik, haren datuak hirugarren batek ematen badizkigu, hauek izan daitezke erabiltzen ditugun datuen kategoriak: nortasun-datuak, ezaugarri pertsonalak edota ekonomikoak.
Interesdunak berak barik, haren datuak hirugarren batek ematen badizkigu, hirugarrenak bermatuko du espresuki interesdunaren baimena duela, eta, hala, ez dugu izango interesdunak egin lezakeen edozein erreklamazioren gaineko erantzukizunik. Izan ere, datuak eman dituenarena izango da erabat.
3.1.- Hirugarrenen datuak.
Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, haien pribatutasuna errespetatu behar duzu beren datu pertsonalak ematean. Titularrak baino ezin du baimendu bere datu pertsonalen erabilera. Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu, zure ardura izango da datuok erabiltzeko eta guri jakinarazteko aurrez haren adostasun argia izatea. Zeure ardura da, era berean, hari jakinaraztea bere datuak gure erabileretan sartuko direla. Hirugarrenen datuak haien baimenik gabe argitaratzeak, datuen babesari buruzko araudiaz gain, aipatu hirugarrenen ohore-eskubidea, intimitatea edo irudia urra lezake. Hirugarrenen datu pertsonalak ematen badizkiguzu, pribatutasun-politika hau onartzeaz batera, espresuki bermatuko duzu interesdunaren baimena duzula datuak emateko, eta, hala, ez dugu izango interesdunak egin lezakeen edozein erreklamazioren gaineko erantzukizunik. Izan ere, datuak eman dituenarena izango da erabat.
4.- Zertarako erabiltzen ditugu zure datuak?
Ematen dizkiguzun datuak zein kontratu-harremanean, merkataritza-harremanean edo zurekin ditugun bestelako harremanetan agerturiko beste edozein datu hainbat helbururekin erabil ditzakegu, adibidez:
1- Gure jarduera, ekitaldi zein giza edo kultur proiektuetan parte hartu baduzu, harremanari eusteko, komunikaziorako, AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOAK bultzatu eta antolaturiko jardueretan izena emateko eta parte hartzeko, eta gure jarduera edota zerbitzuei buruzko informazioa helarazteko.
Era berean, jakin ezazu ekitaldi eta jardueretan argazkiak edota bideoak egin ahal izango direla, eta webgune honetan, ekitaldiaren sustatzailearenean, sare sozialetako gure profiletan edo YouTuben argitara daitezkeela, ekitaldi/jarduerari buruzko informazioa emateko eta haren argazki-/bideo-memoriaren parte izateko.
2- Gure webgunearen erabiltzaile soila bazara, online egiten dituzun eskaerak kudeatzeko eta zure izen-ematerako.
3- Kasu bietan, zurekiko harremanari eta komunikazioari eusteko, iritzi- edo asebetetze-inkestak egiteko eta gure jarduera, produktu edota zerbitzuen gaineko informazioa bidaltzeko (publizitate- edota merkataritza-komunikazioak barne, 34/2002 Legearen 21. artikuluaren arabera).
5.- Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Zure datuak gure jardueretan parte hartzeko eman badituzu, gorde egingo ditugu, ezaba ditzagun eskatu ezean; dena den, ezabatzeko eskatuta ere, zenbait betebehar betetzeko gordeko ditugu:
- eragiten diguten legeak betetzeko edota
- gure arduren preskripziorako edota
- aldeen arteko harremanetik eratorritako erreklamazioak egiteko edo haietatik babesteko.
Webgunearen erabiltzaile soila bazara, gorde egingo ditugu, ezaba ditzagun eskatu ezean; dena den, ezabatzeko eskatuta ere, soilik erabiliko ditugu legezko betebeharrak betetzeko edota erreklamazioak egiteko edo haietatik babesteko.
Are gehiago, epe horiek igarotakoan ere datuak gorde ahal izango ditugu, baina soilik erabiliko ditugu legezko betebeharrak betetzeko edota erreklamazioak jartzeko edo horietatik babesteko.
6-. Zein da zure datuen erabilerarako legitimazioa?
Ordainpeko jardueretako parte-hartzaileen kasuan, datuen erabilerarako legezko oinarri juridikoa da jarduera horietan parte hartzeagatiko kontratutik eratorritako harremana, edo, balizko parte-hartzailea bazara, aldeen arteko edonolako eskaera edo kontratu aurreko harreman, edota, adibidez, zure onespena, baldin eta erabiltzaile soil gisa gure webgunearen bidezko eskaeraren bat egin baduzu. Onespen hori eman diguzu zure datuak online zein offline ematean, hori egiteak zure onespen argia baitakar.
Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da, lehen aipatu helburuetarako ezinbestekoak baitira; eman ezean, ezin izango dugu helburuok bete.
Gure jardueretako partaide, gure webgunearen erabiltzaile... izanik gure arteko harreman egokia dela eta, zure datuak erabiltzeko interes legitimoa dugu, harreman horri eutsi eta berau kudeatzeko,
- gure jarduera, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko (publizitate- edota merkataritza-komunikazioak barne, 34/2002 Legearen 21. artikuluaren arabera).
- ekitaldi eta jardueretan argazkiak edota bideoak egin ahal izateko, eta webgune honetan, ekitaldiaren sustatzailearenean, sare sozialetako gure profiletan edo YouTuben argitaratzeko, ekitaldi/jarduerari buruzko informazioa emateko eta haren argazki-/bideo-memoriaren parte izateko. Beraz, baliteke zure irudia publizitate-karteletan, eskuorrietan, egitarauetan edota Fundazioaren paperetan argitaratzea.
- iritzi- edota asebetetze-inkestak egiteko.
Helburu horiek bat datoz zure datuak hartu genitueneko helburuarekin (zurekiko harremana nahiz komunikazioa kudeatu eta gure arteko harremanari eutsi); dena dela, borondatez emango dituzu zure datuak gure legezko interesetatik datozen helburu aipatu berri horietarako, eta zure interesak, eskubideak edo askatasunak beti izango dira gure legezko interesen gainetik, beraz, zure datuak ezabatzeko eta helburu horietarako ez erabiltzeko eskatzen badiguzu (fundacion@vallesalado.eus helbidera e-posta bidalita), hala egin eta blokeatuta utziko ditugu, erreklamazioak egin, egikaritu edo horietatik babesteko. Hori egiteak, baina, ez du kolokan jarriko zure datuak deskribaturiko beste helburuetarako erabiltzea.
Babes berezia behar duten datuak eman badizkiguzu, zure adostasun argia izango da haiek erabiltzeko legitimazioa. Aipatu adostasuna zure datuak emateaz batera ematen diguzu, ekintza horrek argi uzten baitu ados zaudela. Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da, zure eskaerari erantzuteko ezinbestekoak baitira; bestela, ezin izango dizugu erantzun. Adostasun hori edozein unetan baliogabe dezakezu, fundacion@vallesalado.eus helbidera e-posta bidalita. Hori egiteak, baina, ez du kolokan jarriko zure datuak deskribaturiko beste helburuetarako erabiltzea.
7.- Zeini jakinarazi ahal izango dizkiogu zure datuak?
Jakin ezazu ematen dizkiguzun datuak hirugarren elkarteei jakinarazi ahal izango zaizkiela, lagatzaile eta lagapen-hartzaileen legezko funtzioekin zuzenean loturiko helburu hau betetzeko:
a) Banketxeei, izen-ematea kobratzeko.
Nazioarteko Datu Transferentziak
Gure jarduerarako Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko hornitzaileak zerbitzu osagarriak emateko erabiltzen baditugu (ostatatzea, housing-a, urrutiko segurtasun-kopiak, mantentze-lanak, posta elektronikoaren kudeatzailea, e-posten bidalketa eta e-posta bidezko marketina...), zure datuetarako sarbidea izan lezaketenez AEBen eta EBren arteko PrivacyShield akordioari atxikitako enpresak aukeratuko ditugu. Akordio horrek Europako betekizunen baliokideak betetzera behartzen ditu, datu-babes kontuetan. Dena dela, datu-babeserako politika hau onetsita argi eta ziurtasun osoz emango duzu baimena datuak enpresa horiei jakinarazteko, Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko herri baterako nazioarteko datu-transferentzia dela jakitun eta hori egiteko zalantzarik gabeko adostasuna agertuta.
Gure zerbitzuek sare sozialetako hainbat ezaugarri eta widget dute, ohiko "Facebookekin konexioa", Facebooken "Atsegin dut" botoia, "Partekatu" botoia edo sare sozialetan ohikoak diren beste programatxo interaktibo batzuk. Sare sozialen ezaugarri horiek zure IPa edo gure webguneko zein orrialdetan zauden jakin dezakete, eta cookiea ezar dezakete, egokiro ibili ahal izateko. Sare sozialen ezaugarriak ez daude ez hirugarren batek ostatatuta ez zuzenean gure zerbitzuetan. Hirugarren horiekiko harremana haien politikek arautzen dute, ez geureek.
Gainera, gure zerbitzuek zure informazio pertsonala hirugarrenekin zuzenean partekatzeko aukera eman diezazukete, edukia emateko orrialde-markoen teknikaren bidez edo hirugarrenen zerbitzuetatik edo besterenetik, gure webgunearen itxurari eta gure zerbitzuei eutsita. Egizu kontu, dena den, informazio hori hirugarren horiei ematen ari zatzaizkiela, ez guri, eta interakzio horiek eta truke hori aipatu hirugarrenen politikek arautzen dituztela, ez geureek.
8.- Behin zure datuak emanda, zein eskubide dituzu?
Datuak eskuratzeko eskubidea: zein datu pertsonal erabiltzen ari garen galde diezagukezu, bai eta haien kopia eskatu ere.
Datuak zuzentzeko eskubidea: datu pertsonal okerrak zuzentzeko eska diezagukezu, edo osatu gabeak osatzeko, baita adierazpen osagarri bidez ere.
Datuak ezabatzeko eskubidea (ahaztua izateko eskubidea): zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu, kasu hauetan: jasoak izan zireneko helbururako behar ez badira, zure adostasuna ukatzean, legez kontrako erabilera egin bada edo legea bete behar bada.
Datuen erabilera mugatzeko eskubidea: zure datuen erabilera mugatzeko eska diezagukezu. Orduan, erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko baino ez ditugu erabiliko.
Datuak lekuz aldatzeko eskubidea: zure datu pertsonalak formatu egituratuan, erabilera komunekoan eta irakurketa mekanikokoan itzultzeko eska diezagukezu (zeuri edo zuk adierazitako hirugarren bati).
Datuak aurkaratzeko eskubidea: zure datuen erabileraren aurka ager zaitezke, erabilera hori fitxategiaren arduradunaren legezko interesean oinarritzen bada edo publizitate-helburuetarako bada.
Eskubide horiek guztiak egikaritzeko, idazki bat igorri behar diguzu, sinaturik eta NAren kopia atxikirik, pribatutasun-politika honen 2. atalean zehazturiko posta-helbidera edo helbide elektronikora. Zure datuak aldatuz gero, helbide horien bidez jakinarazi beharko diguzu. Bestela, enpresak ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain.
Aurreko eskaeretakoren bat jasotakoan, gehienez 10 eguneko epean erantzungo dizugu.
Erreklamazioa aurkeztu nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian egin dezakezu. Zure eskubideei buruzko informazio gehiago behar izanez gero, edota eskubideak egikaritzeko inprimaki-ereduak eskatu nahi badituzu, jo Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunera: www.aepd.es