lupa
esp eus eng fr

Erreserba

1. Aukeratu zure bisita eguna
Zure erreserbaren zehaztasunak
Gatz Harana

Añanako Gatz Harana 7.500 urtetik gorako gatzaren paisaia kultural eta naturala da, berriz ere iraunkorra izan dadin leheneratzeko prozesu bete-betean dagoena.

Publikoari irekitako leheneratze-planteamendu baten arabera, bisitariek, adin eta kolektibo-mota guztietako lagunek, hainbat ibilbide gidatuz eta esperientziaz goza dezakete gatzagen historia, arkitektura, arkeologia eta bioaniztasuna ezagutzeko, Añanako Gatza eurek ekoitzi eta dastatzeko; eta ur gaziaren eragin terapeutikoen onura jasotzeko.

“Gatz Harana” bisita ibilbide ezin hobea da gatzagetara aurrenekoz hurbiltzen denarentzat, edo lekuaren, bere garrantziaren eta berau leheneratzeko eta balioesteko prozesuaren irudi orokorra izan nahi duenarentzat.

Apiriletik urrira, bisita honen baitan aire zabaleko Gatz Spaz gozatzeko aukera dago. Instalazio horietan, oinak eta eskuak iturburuetatik jariatutako ur gazi-gazietan sartu ahal izango dituzu. Hala, ur gaziaren eragin onuragarriak sentituko dituzu.

Osatu “Gatz Harana” bisita beste esperientzia batzuekin, “Gatz Tailerra” edo “Gatzaren dastaketa” deritzenekin, kasu. 


URTE OSOA IREKITA

PREZIOAK:

Helduak: 9 €
Taldeak (11 lagunetik gora): 8 € 
Murriztua: ikasleak, erretiratuak, langabeak eta minusbaliatuak: 7 €

7 urtetik 12 urtera bitarteko haurrak, horiek barne, heldu batek lagunduta: 2.50 €
6 urtera arteko haurrak, heldu batek lagunduta: 0 €

IRAUPENA:
Ordubete.

NAHITAEZKO BALDINTZAK:
Aldez aurretiko erreserba. Web orrian ordainketa on-line egin behar da.
Bisita baino 15 minutu lehenago egon behar da Gatz Haraneko Bisitarien Zentroan.

 



Gehiago ikusi...
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN   ONARTZEN DITUT COOKIEAK    Más información