lupa
esp eus eng fr

Gatz-jardueraren susperraldia

Monopolioa bukatu eta gatzaren merkatua liberalizatutakoan, lehia latza sortu zen berehala merkatuetan, ekoizpen-eta garraio-kostuek paper erabakigarria izanda.

Kostaldeko gatzagak eta gatz-meategiak laster batean nagusitu ziren merkatuez, trenbideen ezarpenari eta ekoizpen-kostu txikiei esker. Horren aurrean, Añanako gatz-egileak kostuak murrizten saiatu ziren,  eta, horretarako, material berriak sartu zituzten, zementua, kasu, tradizionalki gauzaturiko mantentze-prozesu etengabea minimizatzearren.

Horrela, prozesuaren oinarrizko printzipioetako bat urratu zen: berriz baliatzeko materialen erabilera, milaka eta milaka urtean Gatz Haranaren biziraupenaren oinarria izan zena. Era berean, gatza lurruntzeko larrainen kopurua handitu egin zen, iraunkortasunaren muga nabarmen gainditzen zuen guztirako azalera okupatuta. Espero zitekeen bezala, gatz-egileen jakinduria praktikoa eta mantentzeko eginkizunak alde batera utzita, haranaren egoerak okerrera egin zuen.

Baina Gatz Haranak erresilientzia du bereizgarri, ondorio negatiboak xurgatzeko eta aldaketak egiteko, berrikuntzak txertatzeko eta bizitza berreskuratzeko gaitasuna, beti ere ezagutzan, tradizioetan eta begirune ekologikoan bermatuta.

Horren froga XX. mendearen bukaeran, Añanako Gatz Harana Fundazioa buru, proiektu konplexu bat abiarazi izana. Ekimenari gatzagetako Oinordekoen Komunitatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde garrantzitsuenak bildu zitzaizkion.

Irabazi asmorik gabeko erakunde hau arduratzen da Gatz Harana leheneratzeaz eta balioesteaz, iraganera begiratuz eta milaka urtean haraneko historiaren oinarri izandako funtsezko printzipioak erabat berreskuratuz. Egun, lana dago oraindik egiteko, baina Gatz Haranak berriz begira diezaioke etorkizunari. 

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN   ONARTZEN DITUT COOKIEAK    Más información