lupa
esp eus eng fr

Gatz-herrixken Komunitatea

VIII. mendearen eta X. mendearen lehen erdiaren artean, Gatz Haraneko antzinako komunitatea aldatu eta elkarrengandik independenteak ziren herrixken sare bat sortu zen. Antzinate Berantiarreko Añana populatuaren antolaketa-ereduan izandako aldaketa garrantzitsuaren jatorria ez zen arrazoi bakarra izan, baizik eta hainbat faktoreren batuketa.

Adibide gisa, aldi horretan nabarmen areagotu zen lurraldearen ezegonkortasuna, baskoien eta bisigodoen arteko etengabeko gatazken zein musulmanen inbasioaren eta ondoren emirrek gune honetan egindako presioaren ondorioz, izan ere, 767 eta 886. urteen artean, emirron gudarosteak hogei bat aldiz eraso zuen lurraldea berau arpilatzeko eta suntsitzeko asmoz. Oldarraldi horien artean, 865. urtekoa nabarmentzen da: Abd- al-Rahman ibn Muhammad emirrak iparraldera bidali zituen bere osteak Rodrigo kondearen gazteluak eta Añana sarraskitzeko, testuan Al-Mallaha gisa aipatzen dena.

Ezegonkortasun horren ondorioz, botere feudal garrantzitsuak garatu ziren, komunitatearen baitan zein lurraldean. Hori guztia tarteko, beste faktore batzuen artean, gatzagak ustiatzen zituen komunitate handia sei herrixkatan zatitu zen. Horien funtzionamendua zeharo autonomoa zen, eta  Gatz Harana garai hartako monasterio garrantzitsuenekin partekatzen zuten.

Gugana iritsitako X eta XI. mendeetako testuen arabera, haranean gutxienez sei eratu ziren: Fontes, Terrazos, Villacones, Villanueva, Olisares eta Orbon. Gatz Haraneko biztanleak populazio-guneetan batuta, botere feudalen gero eta presio handiagoari eta krisi sistemikoei aurre egitearren, hango bizilagunek larrainen eta iturburuetako gesalaren jabetzari eustea lortu zuten, hala nola ustiapen-sistema hobetzea, eta, horrekin batera, baita gatzaren produktibitatea eta merkaturatzea ere.

Ekoizpen-zikloaren hainbat urratsetan, auzolana onuragarria zen, esaterako, terraza eta ubideak eraikitzeko, berauek mantentzeko eta, batik bat, gatza biltegiratzeko, izan ere, oso eginbehar latza baitzen gatza eskuz garraiatzea gatzagetako kanpoaldeko biltegietatik langileen etxeen kanpoaldean kokaturikoetara.

San Román de Tobillas elizako (Araba) 822. urteko agiria, non lehenbizikoz aipatzen diren Añanako gatzagak: "XXXIII eras en salinas con su pozo y raciones en sus fuentes" (AHN,Klero Sekular Erregeladuna,Kar,N 1r).

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN   ONARTZEN DITUT COOKIEAK    Más información