lupa
esp eus eng fr

Erromatar Inperioa

Lurruntze-sistemaren aldaketa (behartutik naturalera) K.a. I. mende aldera gertatu zen (duela bi mila urte inguru) Gatz Haranean, penintsulako iparraldeko eremu hau Erromatar Inperioaren baitan sartu zenean.

 

Tokiko tribuei zegokienez oso aurreratuta zegoen jendartean sorturiko gatz premia gero eta handiagoak aldaketak garrantzitsuak eragin zituen habitatean, baita produktua ekoizteko eta banatzeko sistemetan ere. Hala, Gatz Haranean lurruntze-sistema naturalari heldu zitzaion, eraikuntza-kostu altuagoak bazituen ere, gatzaren ekoizpena modu esponentzialean biderkatzen zuena.

 

Gatz Haranaren barnealdean egiten ari diren ikerketa arkeologikoak lurruntze-sistemaren aldaketa ziurtatzen ari dira. Zehazki, antzinako suzko gatz-faktoriaren hondarren gainean aurreneko larrainak agertu dira. Horiek buztin zapalduz eraikita daude, eta ertzak altxatuta dituzte azaleraren iragazgaiztea lortzeko. 

Aldaketek ekoizpen-sistemaren muturreko bilakaera eragin zuten, baina baita populazioarena ere. Gatz Haraneko eta inguruneko biztanleak, pixkanaka-pixkanaka, “Las Ermitas” deritzon aztarnategi erromatar batera joan ziren (Añanatik sei kilometrora), Ptolomeo geografo erromatar entzutetsuak II. mendean Autrigoien tribuaren lurraldean aipaturiko Salionca hiriarekin identifikatzen dena.


Civitas horren garrantzia gatz-ekoizpenaren kontrolean ez ezik, kokalekuak gatzaren banaketari ematen zizkion erraztasunetan ere bazetzan. Ez da ahaztu behar Astorga (Leon) Bordelerekin (Frantzia) eta Deobriga (Miranda de Ebro) eta Flaviobrigarekin (Castro Urdiales) lotzen zituen XXXIV. ibilbidearen adar baten gainean kokatzen zela, beraz, Hispaniaren erdigunearen eta kostalde kantauriarraren arteko komunikabide nagusietako bat zen.


Salionca erromatarraren antolaketa sozio-espazialari dagokionez, bizitokia eta lantokia fisikoki bereizita zeuden. Gatzaren ekoizpen, biltegiratze eta merkaturatzearen gaineko kontrol-lanak egiten zituzten norbanakoak hirian bizi ziren, baita ustiategian beharrean zebiltzan gatz-egileak ere. Kontuan izan behar da lurrunketa bidezko gatza udako hiletan baino ez dela eskuratzen, hortaz, badu zentzurik pentsatzeak gatzagak jardunean zeuden denboraldian soilik joaten zirela Gatz Haranera. 

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN   ONARTZEN DITUT COOKIEAK    Más información