lupa
esp eus eng fr

Antzinate Berantiarra

Antzinako Salionca hiri erromatarrean buruturiko lanek aditzera eman dute K.o. V. mendearen amaieran abandonatu eta suntsitu zutela. Badirudi  hori barbaroen inbasioekin lotuta dagoela, eta erregistro arkeologikoan sute indartsu baten agerpenaren eta erantsitako irudiko erreminta-gordailu esanguratsuaren bidez geratu da jasota. 

 

Edonola ere, zer ondorio izan zituen gatz-ustiapenean lurraldeko botere politiko, sozial eta ekonomikoaren gune nagusiaren suntsipenak? Gatzak, ekonomia arloan, berebiziko garrantzia izaten jarraitu zuen, beraz, lurralderen berrantolaketan, lantegiaren kontrolak halabeharrez edukiko zuen oso pisu handia.

Salionca erromatarretik egikarituriko botere zentralizatuaren galerak, hala nola botere berriek lurraldea azkar eta eraginkortasunez kontrolatzeko izandako zailtasunek eragin zuten Añanan lan egiten zuten norbanakoak zein toki- eta eskualde-mailako aristokraziak bertan egotea, eta horiek hasi ziren ustiategia kontrolatzen. Hala, une hartatik aurrera, gatz-komunitate konplexua garatu zen haranean, lurrunketa-plataformetan eskuraturiko gatza egiten eta merkaturatzen jarraitu zuena.

Añanan bizitzen jarri zirenek ez zuten gune bakar batean egin, eta beren etxebizitzak eta biltegiak gatz-fabrikaren ingurunean eraiki zituzten. Horren ondorioz, habitat sakabanatua sortu zen, mendi-magalen behealdean hasi -lurrunketa-plataformen euren artean- eta gorantz zihoana, lurraldearen ezaugarrien eta komunikabideen trazaduraren arabera.

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN   ONARTZEN DITUT COOKIEAK    Más información