lupa
esp eus eng fr

Errealitate Birtuala

Irten eta ezagutu Gatz Harana era guztiz ezberdinean. Zure tokitik mugitu gabe, Añanako gatzagen sekretu guztiak argitu ahalko dituzu, zuretzako prestatu dugun errealitate birtualeko esperientzia zoragarri honen bidez.

Errealitate birtualeko esperientzia paregabe eta liluragarri batean murgiltzeko aukera izango duzu. Gesala bihurtu arte, lurzoruaren bihotza zeharkatzen duen ur tanta geza batean bihurtuko zara. Horrela, mundu mailan bakarra den gatz paisaia honen zazpi milurteko historiarekin zur eta lur geldituko zara.

4k ikus-entzunezko kalitate eta bereizmen handiko betaurrekoez baliatuta, Txema Blasco aktorea, gatz-egilearen papera jarraituz, Gatz Haraneko berreskuratze proiektua erakutsiko dizu. Gainera, gatz-ustiapenaren barrenetik lagunduko zaitu, zure begiez egiaztatzeko zergatik Añanako Gatza munduko gatz onenetako bat den.

URTE OSOAN IREKITA

Bisita hau publiko guztientzat eskuragai

GOI SASOIA:

APIRILA (Aste Santua)- URRIA (Pilar zubia)

Hiru saio: 11:31 -  16:16 - 18:30 .

ERDI SASOIA:

MARTXOA ETA AZAROA

Astelehenetik ostiralera 10:45 bisita birtuala +  Gatz Harana bisita (ordu eta erdi)

Asteburu eta jai egunetan 11:00 bisita birtuala + gatz dastaketa (ordubete)

BEHE SASOIA:

Gainontzeko urtean.


Aste osoan 10:45 bisita birtuala +  Gatz Harana bisita (ordu eta erdi)

IRAUPENA: 

30 minutu

PREZIOA: 

Prezio bakarra ikusle guztientzako: 4 €

Birtuala + Gatz Harana 25% deskontua birtualean

Birtuala + Gatz dastaketa 7.50€

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN   ONARTZEN DITUT COOKIEAK    Más información