lupa
esp eus eng fr

Eneko Atxa

“Añanako Gatza altxor paregabea da, daukagun zaharrena eta gure jatorrien eta historiaren lekuko. Bere kalitate gorenari eta ezaugarri bitxiei esker, funtsezko produktua da gure sukaldaritzan”.

Eneko Atxa (Amorebieta-Etxano, 1977), Azurmendi Jatetxeko sukaldaria, erreferentzia irmoa da nazioarteko sukaldaritzan.

Hiru Michelin izarrekin, Larrabetzun kokatuta duen jatetxeak historia egitea lortu du, Bizkaian, lehena izan baita sari hirukoitza eskuratzen.

Sortzeari utzi ezin dion buru bizkorra eta ezin hobeto bat egiten duten esku trebeak, azkartasunez, zorroztasunez eta eztitasunez lan egiten dutenak. Halakoa da Eneko Atxaren magia Azurmendi Jatetxean, eta horretan datza nazioartean duen aitorpenaren sekretua. Enekoren pasioa barne-barnetik, sakon-sakonetik jaiotzen da. Izan ere, berak irudikatu ezin zuen arren, haurtzaroan etxeko janariagatik sentitzen zuen miresmen hark betiko markatuko zuen bere bidea.

Eneko Atxak inauguratu zuen 2013an Añanako Gatzaren Uzta. Halere, Gatz Haranarekin eta bertan ekoizten den gatzarekin duen harremana ez da berria. Izan ere, haren ustez, Añanako Gatza “altxor paregabea da, daukagun zaharrena eta gure jatorrien eta historiaren lekuko”. Aspalditik erabiltzen du bere sukaldaritzako sorkuntzetan, gatzaren kalitate handiagatik eta ezaugarri gastronomikoengatik. “Funtsezko osagaia da gure platerak prestatzeko orduan. Haren kalitate gorenari eta ezaugarri bitxiei esker, funtsezko produktua da gure sukaldaritzan”, nabarmendu zuen.

Eneko Atxak, era berean, Gatz Haranean burutzen ari den proiektua aintzatetsi zuen: “Paisaia honen ikusgarritasunak, beraren leheneratze eredugarriak eta gatza ekoizteko teknika bereziak munduan ezagutzera eman beharreko balio kalkulaezina ematen diote”.

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN   ONARTZEN DITUT COOKIEAK    Más información