lupa
esp eus eng fr

Martín Berasategui

“Añanako Gatza munduko gatzen 'Rolls Roycea'  da, eta harribitxi gastronomikoa. Apartekoa eta purutasun handikoa, artisau-erako ekoizpenak jatorrizko zapore osoari eustea ahalbidetzen dio”

Martin Berasateguiren (Donostia, 1960) ospea, Michelin izar gehien -guztira zazpi- dituen sukaldari espainiarrarena, 1993tik aurrera areagotu zen ziztu bizian, 33 urte zituela bere jatetxea ireki zuenean Lasarte-Orian (Gipuzkoa).

Bere sukaldarit-prestakuntza eta bizitzaren zati handi bat Bodegón Alejandro izenekoarekin lotuta daude. Jatetxe maite hori Donostiako alde zaharrean dago, eta hargatik lortu zuen sukaldariak bere lehen Michelin izarra 1986an.

Berasategui ezagutzen dutenek badakite bere plateren bidez adierazten duela bere burua ongien. Esan liteke mihisean marrazten dituzten trazuak azaltzeko ezgai diren artista horien antza duela. Agian horregatik baliatzen ditu bere sentimenduekin loturiko esaldiak beraren sukaldaritza-estiloaz galdetzen diotenean: “Nire sukaldaritza nire gustuaren isla da, nire sentiberatasunarena eta amets txiki askorena. Lehenengo eta behin, plater bat nola bukatu nahi dudan pentsatzen dut, eta, ondoren, hori lortzeko sistema bilatzen dut”.

Berasateguiren ibilbidea itzal handiko sari eta aitorpenez josita dago. Hainbestez, ezen ia ezinezkoa litzatekeen zenbatzea, baina berak jakin du eskuzabaltasun handienarekin eskertzen: sukaldaritzarekiko grina kutsatuz eta bere jakinduria hainbat hedabideren bitartez zabalduz.

Martin Berasateguik inauguratu zuen 2012an Añanako Gatzaren Uzta.

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK - Configurar