lupa
esp eus eng fr

Historia

Gatz Harana, munduko industria zaharrenetako bat

Egungo gure ikuspuntutik, nekez uler daiteke gatzak, produktu hain oparo eta merkeak, historikoki esleitzen zaion garrantzia izan zezakeela. Kontuan hartu behar da gatza nahitaezkoa zela eta dela prozesu industrial ugaritan eta gizakion eta animalien elikaduran, are gehiago hotz industriala garatu gabe zegoenean, izan ere, metodorik eraginkorrenetakoa baitzen jakiak egoera onean kontserbatzeko.

Gatzak gerra eta beharturiko bake franko eragin ditu, heriotzak eta goratzeak, aberastasunak eta pobreziak, herri eta hirien sorkuntza eta suntsipena, eta, jakina, diru-gosea, baina baita gizakiaren alaitasunak ere.

Gatz Harana da antzinaroan “urre zuri” gisa ezaguna zen gatzaren historiaren adibide adierazgarrienetakoa mundu mailan. Gesal iturburuen berezko sorkuntzari esker, gertuko ingurunean etengabe garatu da milurtekoetan populaketa esanguratsua, gatzaren ekoizpenaren biran gaurdaino jakin izan duena aro historiko bakoitzeko baldintza eta berezitasunei egokitzen.

Sakatu eskuineko bloke bakoitzaren gainean Añanako gatzagen une historiko ezberdinak ezagutzeko.

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK - Configurar