lupa
esp eus eng fr

Gatza egiteko tailerra

Gatza egiteko tailerrari esker, modu ludiko eta dibertigarrian proba dezakezu zelan ekoizten den gatza Gatz Haranean. Esperientzia ezin hobea da familiartean edo ikaskideekin batera gozatzeko. Egun batez, gatzagetako benetako protagonista izango zara eta gatz-egilearen lanbidea ikasiko duzu.

Bereziki gaituriko gatzagetako eremu batean, gida batek modu didaktikoan erakutsiko dizkizue “urre zuria” ekoizteko urratsak: larrainak gesalez bete; trabuketea maneiatu berau betetzeko; ur gaziari arrabolekin eragin; gatza otzaretan jaso; gatza biltegietara garraiatu gordetzeko... Era berean, historia osoan Añanako Gatza ekoizteko baliatu diren metodoak ezagutuko dituzu.

Horretarako, oinutsik zaudela, oinak larrainetan sartu eta gesala nabarituko duzu, gatz-egileek baliatzen dituzten erreminta soil baina erabilgarriak erabiliko dituzu eta, azkenik, zeuk eginiko gatza etxera eramango duzu. 

Jarduera hau eskola-taldeentzat zein denbora-tarte bat elkarrekin eman nahi duten familientzat dago pentsatua. Gatza egiteko tailerrak ez bazaitu asetzen, Gatz Span gozatzen jarraitzeko aukera izango duzu.

UDAN GATZAREN EKOIZPEN-DENBORALDIAN BAINO EZ

Ordutegia: 11:00 eta 17:00.

IRAUPENA:
Ordubete.

PREZIOAK:
Helduak: 8 €
Taldeak (10 lagunetik gora): 7 € laguneko
Murriztua: ikasleak, erretiratuak, langabeak eta minusbaliatuak: 6 €
Adin txikikoak: 5 €

NAHITAEZKO BALDINTZAK:
Erreserba bakarrik telefonoz edo posta elektronikoaren bitartez egin daiteke.
+34 945 35 11 11 / reservas@vallesalado.eus
Bisita baino 15 minutu lehenago egon behar da Gatz Haraneko Bisitarien Zentroan.
Haurrek gutxienez heldu batek lagunduta egon behar dute.

GARRANTZITSUA:
Jarduera hau kanpoaldean egiten denez, baldintza meteorologikoen mende dago.

 

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK - Configurar