lupa
esp eus eng fr

Gatz-motak

Gatz Haranean, lau gatz-mota ekoizten dira modu natural eta ekologikoan.

Iturburuko Gatza

Purutasun handiko gatzezko kristalak, lehengaiaren jatorri eta lurrunketa naturalari esker. Gesala 200 milioi urtetik gorako antzinatasuna duten lurpeko gatz solidozko zainetatik ateratzen da.

Mineral eta oligoelementu ugarirekin, egokia da jaki-mota ororen zaporea areagotzeko.

Gatz Loreko Ezkatak

Testura kurruskariko xaflak, larrainen gainazalean gesala lurruntzean sortuak. Eskuz bilduak hondora erori aurretik.

Bereziki egokiak haragi eta arrainei luxuzko azken ukitua emateko.

Gatz Txuzoa

Gatzezko estalaktita fina, purutasun eta kalitate handikoa, larrain, egitura eta ubideetan gesala pixkanaka sartzeak eragindako etengabeko tanta-jarioak sortua.

Prestaturiko plateren gainean birrindua, ahoan arin desegiten den gatz fina eskaintzen du.

Iturburuko Gatz Likidoa

Iturburuetatik jariatzen den urre likidoa. Gatz-egileek modu naturalean metatzen dute 280 gramo gatz litroko lortu arte.

Entsaladak gatzozpintzeko eta haragi eta arrainen gainera eransteko.

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK - Configurar