lupa
esp eus eng fr

Gatz Spa

Gatz Haraneko eremu bitxienetako bat Gatz Spa da. Bertako aire zabaleko instalazioetan oin- eta esku-bainuak hartzeko gune bat dago. Oinak eta eskuak gesaletan sartuta, antzinako gatz-egileek gatza ekoizten zutenean hartzen zituzten bainuak ekarriko dituzu gogora.

Gatz Span, haraneko iturburuetako ur hipergazietan -240 bat gramo gatz litroko- oin eta eskuak modu kontrolatuan sartzeak osasunari dakarzkion onura apartak probatu ahal izango dituzu.

Ikerketa zientifikoek gesal-bainuen ezaugarri terapeutikoak frogatu dituzte, eta nabarmenen artean, besteak beste, odolaren zirkulazioa, azalaren birmineralizatzea, ehunen elastikotasunaren hobekuntza eta artrosia garatzeko aukeren murrizketa daude.

Era berean, bereziki gomendatuta dago giltzaduretako hanturazko gaixotasunetarako eta tendinitiserako; kirurgia eta haustura osteko osaketarako; eta ekzema- eta alergia-arazoetarako.

APIRILETIK URRIRA IREKITA

Ordutegia: 10:00etatik 14:30era eta 16:00retatik 19:30era.

PREZIOA BISITAREN BAITAN DAGO:
Sparako sarrera dohainik dago jasota Gatz Haranerako edozein bisitaren ordainketan.

PREZIOA, BISITA EGIN EZEAN:
Helduak: 12 €
12 urtera bitarteko haurrak, horiek barne, heldu batek lagunduta: 0 €
10 saioko bonua: 5 €

NAHITAEZKO BALDINTZAK:
Ez da aurretiko hitzordurik behar. Sarrera Gatz Haraneko Bisitarien Zentroan jaso behar da, bisitaren baitan egon ezean. Oinak sartzeko gunea ez da igerilekua. Debekatuta dago gorputz osoa sartzea. Ezin da erabili bainu-jantzirik eta bularraldea estalita eduki behar da. Gatz Haran osoan bezala, debekatuta dago erretzea eta jatea.
Gatz Sparen arduradunaren jarraibideak bete beharko dituzu. 

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK - Configurar