lupa
esp eus eng fr

Dani García

Dani García sukaldari malagarra Añanako Gatzaren nazioarteko enbaxadore bihurtu zen 2013an.

Dani García sukaldaria (Marbella, 1975) talentu handieneko chef espainiarretako bat da. 2014. urtearen hasieran, proiektu berri bati ekin zion bere jaioterrian, Marbellan, Calima jatetxea utzi ostean. Hemezortzi urterekin Malagako Sukaldaritza Eskolan, “La Cónsula” izenekoan, sartu zen. Lehenbiziko hiru urteetan, gastronomia nazionalaren oinarria ikasi zuen.

Sukaldaritzaz zuen ideia 1996an aldatu zen, Martín Berasateguiren jatetxean ikasle sartu zenean. Etapa horren ostean, Malagako hainbat jatetxetako sukaldeetan ibili zen lanean. 1998an inauguratu zen bere lehen jatetxea, Tragabuches, Rondan, eta harekin Michelin izar bat eskuratu zuen 2000. urtean. 2005ean, Calima jatetxea ireki zuen; harekin bi Michelin izar lortu zituen, lehenengoa 2007an eta bigarrena 2011n.

Marbellako sukaldariak jasotako sari ugarien artean, “Chef L'Avenir” saria (Europako sukaldari gazte onena) nabarmentzen da, Gastronomiaren Nazioarteko Akademiak ematen duena. Horri esker, zerrenda guztietan sartu da uneko chef onenetako eta etorkizun oparoa dutenetako bat dela iritzita.

Dani Garcíaren sukaldaritza berritzailea da, kontrasteetan oinarritua, baina, era berean, Espainiako hegoaldeko sukaldaritzako zapore tradizionalak berreskuratzen ditu.

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN   ONARTZEN DITUT COOKIEAK    Más información